XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esku artean hartu zuen.

Bere aitonak behin eman zion eraztun magikoa zen; aitonak, bestalde, bere aitonaren aitonarengandik oinordekotzan jasoa zuen eraztuna.

Formula magiko bat erabiliz gero bere jabea berak nahi zuen animalian itxuralda zitekeen, baina baldintza bakarrarekin: hori eginez gero, ezingo zuen aurrerantzean animalia bihurtu aurretiko itxura berreskuratu.

Hartu zuen, bada, eraztun magikoa ezkerrarekin, eta diz-diz egiten zuen, su artifizialetako izartxoek bezala.

Begien pareraino jaso zuen eta formula magikoa esaten hasi zen:

Ajalabiru jalabara, jalamandru jalamandra oi eraztun, eraztun bihotzeko!

Ajalabiru jalabara, jalamandru jalamandra, eskatzen dizut ni txori kantari bihurtzeko.

Hori esan eta segituan Zeynel txori bihurtu zen, uso handi baten tamainakoa.